Archive for Junio, 2008

Elkanori Buruzko Erakusketa

getaria09| 2008-06-26 15:24

Getariako udalak Elkanorekin zuen zorra kitatu nahi izan du honi buruzko “Primus Circumdedisti me” izena daraman erakusketa interesgarri bat antolatuz. Bertan, itsas gizon ospetsu honen eta munduaren inguruan egin zuen bidaiaren inguruko informazioa eskaintzen da.

Elkano, 1518an Sevillara iritsi zen eta Magalhaesen espedizioan izena eman zuen, Concepcion ontziko maestre moduan. Flotak liderra galdu eta norabidean huts egin zuenean, Elkanok kapitain postua hartu zuen. Getariako seme honek espedizioaren helburua ez ezik, itsas-bidaien historiako ekintza gogoangarriena burutu zuen.

Erakusketa hau Asteartetik larunbatera 10:15etatik 13:30ak arte eta 16:00etatik 19ak arte bisita daiteke eta Igande eta jaiegunetan 10:15etatik 13:30ak arte.

Bisita Gidatuak Aurkezteko Prentsaurrekoa

getaria09| 2008-06-24 10:04

Ekainaren 23 astelehena, Uda honetarako Getarian antolatu diren erakusketa eta bisita gidatuen aurkezpen ofiziala izan da. Bertara herriko zenbait ostalari eta prentsa gonbidatu dira eta Joan Sebastian Elkano marinelari buruzko erakusketaren aurkezpenarekin hasi da ibilbidea. Erakusketa honetan Elkanoren bizitza eta honek buruturiko bidaia famatuaren berri ematen da.

Ondoren, gonbidatuek, Getariako Sustraiak eta Salbatore Deuna, Katedral txiki bat bisita gidatuen berri izan dute. Zarautz Jauregian, Getariak izan duen 2000 urteetako historia ezagutu dute. Askorentzat sorpresa bat izan da arkeologoek Getarian atera dituzten arrasto eta materialak ikustea.

Bisitariak Salbatore Deuna elizaruntz habiatu dira templu honen arkitekturaren eta historiaren berri izateko. Bertako aztarnategian agertu zen eliza zaharraren paretek eta hilerriak templu honen lehen notiziak eman dizkie. Bere historia eta arkitektura ezagutzen jarraitzeko triforio, alboko nabe, kanpandorre eta erronda bidean zehar ibili dira.

Bukatzeko, itsasoko produktuak dastatzeko aukera izan dute Udaletxean antolatu den lunch-ean. Getarian izanik, prentsaurrekoari ezin zitzaion bukaera aproposagorik eman.

Hasi dira Getariako Bisita Gidatuak

getaria09| 2008-06-23 17:25

Bista hauek, ateak ireki eta lehenengo astean ikusmin handia sortu dute herritarrengan. Gerturatu direnak Salbatore Deuna elizako txoko berriak eta Getariako historiari buruzko datu berriak ezagutzeko aukera izan dute. Getariako herritarrek sorpresa atsegina eraman dute herrian bertan duten historia eta artea sakonago ezagutu dutenean.

Excavación en San Salvador

getaria09| 2008-06-22 12:24

En la visita guiada que lleva el nombre de “La raíces de Getaria” se pueden conocer las excavaciones que se han realizado en la iglesia de San Salvador y en el Palacio Zarautz. A continuación se apunta brevemente lo encontrado en la cripta de la iglesia.

En las excavaciones realizadas en 1996 bajo la parroquia de San Salvador se descubrieron los restos de la pequeña ermita altomedieval. Alrededor de esta pequeña estructura se situaba el cementerio conformado con tumbas de lajas de los ss. XI y XII.

Gracias a esta visita guiada se pueden ver in situ todas estas evidencias que han aparecido.

Salbatore deuna, katedral txiki bat

getaria09| 2008-06-20 21:26

Triforioan barrenaSalbatore Deuna parroki-eliza Gipuzkoako gotiko estiloaren adierazpen nagusiena da. Gaur egun ikus dezakegun eraikuntza XV.mende osoan zehar eraiki zen.

Lehenago zegoen eliza ere benetan esanguratsua zen Erdi Aroko gipuzkoarrentzat. Bertan Gipuzkoarren itsas jarduera nagusiei buruzko dokumentu garrantzitsuenak gordetzen ziren. Gainera, 1397an bertan bildu zen gipuzkoarren ordezkarien batzarra, Probintziaren sorburu izan zen Gipuzkoako Hermandadeari sorrera eman ziona.

Salbatore deunak katedral gotiko txiki baten izaerari dagozkion elementu arkitektoniko ugari biltzen ditu. Altuera eta hedapen desberdina duten erdiko eta albotako nabeek gurutze gangak dituzte. Ganga horien pisua horma nagusietatik kontrafuerteetara bideratzeko arbotanteez baliatzen da. Ondorioz, hormak oso meheak dira, leiho eta triforio zabalez zulatuak. Triforioak erdiko nabearen perimetro osoan zehar hedatzen dira, beren antzinako zeregin nagusia leiho handietara iristeko bidea erraztea zelarik. Aipagarria da, eliza honek, bi triforio dituela (bata bestearen gainean) eta alboko nabeetako gangen gainean bi areto zabal daudela. Guzti honetaz gain, erdiko nabearen gailurrean kanpotik dihoan erronda bide bat dauka.

Excavación en el Palacio Zarautz

getaria09| 2008-06-18 20:41

Aunque las visitas guiadas que se han programado para este verano ofrecerán mayor información, adelantamos unos breves apuntes sobre las evidencias encontradas en el Palacio Zarautz.

En este palacio se ha escavado una secuencia estratigráfica que abarca desde época Romana y hasta el siglo XX. Entre los descubrimientos realizados podemos citar los siguientes:

  • Restos de un asentamiento de Época Romana, con numerosa cerámica importada por vía marítima.
  • Restos de cabañas de la Edad Media.
  • El programa de urbanización tras la formación de la villa en 1209.
  • Restos arqueológicos y arquitectónicos de las transformaciones realizadas en el Palacio de la poderosa familia de los Zarauz, miembros del bando gamboíno, entre los siglos XV Y XVII.
  • Restos de distintos tipos de conserveras de pescado entre los siglos XVIII a XX.
  • Restos relacionados con un cuartel militar del s. XIX. correspondiente a las Guerras Carlistas.

Salbatore Deuna elizako indusketa

getaria09| 2008-06-16 12:45

“Getariako Sustraiak” izena daraman bisita gidatuan Zarautz Jauregian eta Salbatore Deuna elizan egin diren indusketak ezagutzeko aukera dago. Hona hemen elizako kriptan topatutakoaren berri.

Salbatore Deuna parrokiaren azpian 1996-an egindako indusketetan Goi Erdi Aroko elizatxoaren aztarnak topatu ziren. Indusketa berdinean eliza honen inguruan kokaturik zegoen hilerriaren aztarnak agertu dira. Hilobi hauek harlauzaz eginikoak dira eta XI eta XII. mendeetan koka ditzakegu.

Bisita gidatuaren bidez agertu diren aztarna guzti hauek bertan ikusteko aukera dago.

San Salvador, una pequeña catedral

getaria09| 2008-06-14 12:54

La iglesia parroquial de San Salvador es el referente más importante del estilo gótico en Gipuzkoa. El edificio actual se construyó a lo largo de todo el siglo XV.

La anterior iglesia también fue referencial para los guipuzcoanos en la Edad Media. En ella se guardaban los más importantes documentos relativos a sus principales actividades marítimas. Además, acogió la Junta de los representantes de los guipuzcoanos que daría origen en 1397 a la Hermandad, germen de la Provincia de Gipuzkoa.

Su arquitectura se asemeja a una pequeña catedral gótica. Las naves central y laterales, de desigual altura y extensión, se cubren con bóvedas desde los muros maestros a los contrafuertes, dispone de arbotantes; ello permite que los muros sean muy estrechos y la apertura de grandes ventanales y triforios. Éstos se extienden a lo largo de todo el perímetro de la nave central y su función original era facilitar el acceso a los ventanales. Es de destacar que dispone de dos triforios superpuestos y de amplias salas sobre las bóvedas de las naves laterales. En el exterior de la nave central discurre un paso de ronda perimetral.

Zarautz Jauregiko Indusketa

getaria09| 2008-06-13 15:39

Uda honetarako prestatu diren bisita gidatuek informazio zabalagoa eskainiko duten arren, hona hemen Zarautz Jauregian azaldu ziren aztarnen inguruko apunte laburrak.

Jauregi honetan, Erromatar garaitik hasi eta XX. mende arterainoko jarraipen estratigrafikoa industu da. Lan hauek ondorengo aztarnak azaleratu dituzte:

  • Erromatar garaiko bizitoki baten aztarnak, itsasoz ekarritako zeramika ugari aipagarri direlarik.
  • Erdi Aroko etxola batzuen aztarnak.
  • 1209 an Getariako hiribildua sortuz gero eraikitako hirigintza programa.
  • Zarauz Ganboatar sendi indartsuaren jauregiak XV eta XVII. mendeen artean izandako bilakaeraren aztarna arkeologiko eta arkitektonikoak.
  • XVIII eta XX. mendeen arteko arrain kontserbagintza desberdinen aztarnak.
  • XIX. mendeko guda karlistetako kuarteltxo batek eragindako aztarnak.

Getariako Historia

getaria09| 2008-06-08 15:13

Historiaren hastapenetatik, Getaria eta bere inguruak itsasoari loturik egon izan dira. Historiaurrean hasia zen gizakia Getariako inguruetan ezartzen. Inguruan ditu horren lekukoak, besteak beste, Altxerriko edo Ekaingo haitzuloak, orain dela 12.000 urteko arrainen irudiak gordetzen dituztenak. Erromatarren garaian, inguru hori gune erakarle oso garrantzitsua izan zen, bertan herri gune handi zein txikiak ezarri baitziren, jarduera ezberdinetara emanak: Zarauzko Santa Maria la Real, Zarauzko Arbiungo burdingintza zentroa, Elkano auzoko Urezberoetako Kanposantu Zaharra landa bizilekua, eta Getariako itsas portua.


Goi Erdi Aroan, biztanle-asentamendu berrien aztarna garbiak daude San Prudentzioko eta Askizuko auzoetan, baita arestian aipatutako erromatar garaiko guneetan ere. Hiribildua eratu zenean, 1209an, Gipuzkoako itsas portuetan nagusi zen Getaria, eta hurrengo mendeetan garrantzi horri eutsi zion. Alabaina, XIV. eta XV. mendeetan barrena, Getariak merkataritzan indarra galdu zuen heinean, arrantzan espezializatuz joan zen.


XVI. eta XVII. mendeetan, antxoa nahiz sardinaren gaziketa industriak nahiz bisigu eta lasunaren (bitzarrainaren) eskabetxe industriak ezarri ziren bertan. Halaber, getariar asko eta asko izan ziren gipuzkoar eta lapurtar arrantza ontzi handietako eskifaian, urtero Ternuara eta Artikora joaten zirenak bakailaoaren eta balearen arrantzara. XVIII. mendean, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak hartu zituen itsastar horietarik gehienak. Horrez gain, Getariak txakolin ugari ekoizten zuen, hain zuzen ere arrantza ontzi handi horien horniketa osatzeko. Mende amaieran, ekimen berriak sortu ziren, besteak beste Getariako Sardinzale Errege Konpainia (1764), baxurako arrantza biziberritzera etorri zirenak. Gerora, karlistadak amaitu zirenean (1876), itsasbazterreko arrantza ikaragarri indartu zen, arraina harrapatzeko eta kontserbatzeko teknologia berriei esker: baporeko motorrak, gaziketa teknika berriak eta abar. Egun, euskal itsasertzeko arrantza porturik garrantzitsuenetakoa da Getaria, XIX. eta XX. mendeetan izan zen eran.