Salbatore deuna, katedral txiki bat

getaria09| 2008-06-20 21:26

Triforioan barrenaSalbatore Deuna parroki-eliza Gipuzkoako gotiko estiloaren adierazpen nagusiena da. Gaur egun ikus dezakegun eraikuntza XV.mende osoan zehar eraiki zen.

Lehenago zegoen eliza ere benetan esanguratsua zen Erdi Aroko gipuzkoarrentzat. Bertan Gipuzkoarren itsas jarduera nagusiei buruzko dokumentu garrantzitsuenak gordetzen ziren. Gainera, 1397an bertan bildu zen gipuzkoarren ordezkarien batzarra, Probintziaren sorburu izan zen Gipuzkoako Hermandadeari sorrera eman ziona.

Salbatore deunak katedral gotiko txiki baten izaerari dagozkion elementu arkitektoniko ugari biltzen ditu. Altuera eta hedapen desberdina duten erdiko eta albotako nabeek gurutze gangak dituzte. Ganga horien pisua horma nagusietatik kontrafuerteetara bideratzeko arbotanteez baliatzen da. Ondorioz, hormak oso meheak dira, leiho eta triforio zabalez zulatuak. Triforioak erdiko nabearen perimetro osoan zehar hedatzen dira, beren antzinako zeregin nagusia leiho handietara iristeko bidea erraztea zelarik. Aipagarria da, eliza honek, bi triforio dituela (bata bestearen gainean) eta alboko nabeetako gangen gainean bi areto zabal daudela. Guzti honetaz gain, erdiko nabearen gailurrean kanpotik dihoan erronda bide bat dauka.

3 Responses to “Salbatore deuna, katedral txiki bat”

[…] Deuna, katedral txiki bat: Salbatore Deuna elizan barrena paseatu eta bere sekretuekin gozatu. Eraikinaren arkitekturan barneratuz bere […]

[…] bisita gidatuak. Bai “Getariako Sustraiak” izena daraman bisita gidatuak eta baita “Salbatore Deuna, katedral txiki bat” izena daraman bisita historiko-artistikoak interesa piztu dute getariarren eta bisitarien artean. […]

[…] gozatzeko aukerak aurrera darrai. Antolaturiko taldeek “Getariako Sustraiak” eta “Salbatore Deuna, katedral txiki bat” bisitak burutzeko aukera dute. Horretarako bisitaren erretserba aldez aurretik egitea beharrezkoa […]

Care to comment?