Getariako udalak Elkanorekin zuen zorra kitatu nahi izan du honi buruzko “Primus Circumdedisti me” izena daraman erakusketa interesgarri bat antolatuz. Bertan, itsas gizon ospetsu honen eta munduaren inguruan egin zuen bidaiaren inguruko informazioa eskaintzen da.
Elkano, 1518an Sevillara iritsi zen eta Magalhaesen espedizioan izena eman zuen, Concepcion ontziko maestre moduan. Flotak liderra galdu eta norabidean huts egin zuenean, Elkanok kapitain postua hartu zuen. Getariako seme honek espedizioaren helburua ez ezik, itsas-bidaien historiako ekintza gogoangarriena burutu zuen.
Erakusketa hau Asteartetik larunbatera 10:15etatik 13:30ak arte eta 16:00etatik 19ak arte bisita daiteke eta Igande eta jaiegunetan 10:15etatik 13:30ak arte.
Tags: elkano,erakusketa,getaria,kultura,munduari bira,turismo
Kategoriak / Categorias: Orokorra - General
No Responses to “Elkanori Buruzko Erakusketa”
Care to comment?