Archive for Setiembre, 2008

Bukatu Dira Aurtengo Bisita Gidatuak/Fin de las Visitas Guiadas

getaria09| 2008-09-16 9:20

Irailaren 15ean, 2008ko udarako antolatuta zeuden bisita gidatuak bukatutzat eman ziren. Mila esker gerturatu zareten guztioi.

****** ****** *****

El 15 de Septiembre se dieron por finalizadas las visitas guiadas programadas para el verano del 2008. Gracias a todos los que os habeis acercado.


Getariko Eskolako Ikasleen Bisita

getaria09| 2008-09-12 16:50

Irailaren 11 eta 12an, Getariako eskolako ikasleek beren herriko historia eta arteari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten. “Getariako sustraiak” eta “Salbatore Deuna, katedral txiki bat” bisitak burutu zituzten talde desberdinetan antolaturik.

Proiektuko lan taldearentzat pozgarria izan zen herriko gaztetxoak gure azalpenak arreta handiz nola jarraitzen zituzten ikustea. Txoko honetatik agur bero bat luzatzen dizuegu guztioi. 


San Martin eta San Prudentzio

getaria09| 2008-09-05 10:00

Askizuko bailarako parrokia da San Martin eliza eta San Prudentzio bertako baseliza. San Martin parrokia Gipuzkoako eliza gotiko ederrenetako bat izateaz gain estilo horren adierazpen zaharrena da, XIII. mendean koka dezakegularik bere burualdearen eraikuntza. Bietan 2007-an egindako indusketa arkeologikoetan aurkikuntza garrantzitsuak burutu dira.

  • San Martinen Goi Erdi Aroko hilerrian barne haitzetan zizelkatutako hilobi antropomorfoak aurkitu dira, Gipuzkoan bakarrak.
  • San Prudentzion benetan ezohizkoak diren erritualak dokumentatu dira: XIV. mendean koka daitekeen janzkera pertsonaleko elementuz osatutako altxorra, baseliza batean ohikoak ez diren hilobiratzeak eta abar.