Hitzaldi zikloa
getaria09| 2009-04-21 14:32800. urteurrena dela eta herriko historian sakontzeko hitzaldi zikloa antolatu da Getarian. Hitzaldi guztiak 19:30etatik aurrera izango dira udaletxeko udalbatzar aretoan.
Hona hemen hitzaldien egutegia:
- Martxoak 26: Erromanizazioa eta ondorengo mendeak. Mahai-ingurua. Hizlariak: Xabier Alberdi (historian doktorea eta Zehazteneko arduraduna) eta Jesus M. Perez (arkeologoa eta Zehazteneko arduraduna).
- Apirilak 23: Erdi Aroa eta Aro Berria: Itsasoa XV-XIX. mendeetan zehar. Hizlariak: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua) eta Xabier Alberdi (historian doktorea eta Zehazteneko arduraduna).
- Maiatzak 6: Erlijiotasuna Getariako nekazari eta marinelen bizitzan. Hizlaria: Emeterio Sorazu (apaiz zerbitzaria, irakaslea, euskal ohituren aztertzailea, eta antropologoa).
- Maiatzak 15: Getaria antzinateko euskararen argibide: izena eta izana. Hizlaria: Joaquin Gorrotxategi (Hizkuntzalaritza Indieuroparrean katedraduna).
- Ekainak 18: Nekazaritza: mahasgintza eta txakolina. Hizlaria: Iñaki Txueka (Txomin Etxaniz txakolindegiko arduraduna eta enologoa).
- Uztailak 9: Konbentzioa Getarian: XIX. mende amaierako gertakariak. Hizlaria: Joseba Goñi (Deustuko Unibertsitateko irakaslea).
- Uztailak 16: Karlismoa Getarian. Hizlaria: Carlos Rilova (Historian doktore).
- Irailak 17: Getariaren fundazioa. Hizlariak: Jose Luis Orella (Deustuko Unibertsitatetik Erdi Aroaren historian katedraduna eta EHUtik Zuzenbidearen historian katedraduna), Jesus M. Perez (arkeologoa eta Zehazteneko arduraduna) eta Roldan Jimeno (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea).
- Urriak 8: Arkitektura eta urbanismoa:
- Eliza. Hizlaria: Mertxe Urteaga (Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria eta Arkeolaneko zuzendaria).
- Arkitektura zibila eta hirigintza. Hizlaria: Ismael Manterola (EHU-ko Arte Historiako irakaslea).
- Urriak 22:
- Elkano. Hizlaria: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua)
- Medikuntza eta gaixotasunak XVI. mendean. Nabigazio luzeak. Hizlaria: Jose Maria Urkia (sendagilea eta EHU-ko medikuntza historiaren irakaslea).
- Azaroak 19: Getariako ospitale eta sorospena. XIX. mende amaieran herrian izandako gertakariei buruz hitz egingo da. Hizlaria: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua).
- Abenduak 17:
- Ontzigintza. Hizlaria: Xabier Agote (Albaola elkarteko arduraduna eta ontzigintza tradizionalean aditua).
- Itsas tresnak. Hizlaria: Pello Iribar (arrantza teknika tradizionaletan aditua).
Tags: arkeologia,artea,getaria,gipuzkoa,historia,hitzaldia,kultura
Kategoriak / Categorias: Gizarteratzea - Difusión, Hitzaldiak - Charlas


No Responses to “Hitzaldi zikloa”
Care to comment?