Other posts related to arkeologia

Erakusketa eta Bisita Gidatuak / Exposición y Visitas Guiadas

getaria09| 2009-06-22 9:51

Erakusketa / Exposición

getaria09| 2009-06-10 15:58

Azken urteetan Getarian buruturiko ikerketa arkeologikoetan lorturiko informazioarekin, erakusketa bat antolatu du “Getaria 1209-2009″ proiektuko lan taldeak. Bertara gerturatzen direnak Getariako historian murgiltzeko aukera izango dute indusketa arkeologikoetan aurkitutako elementuez lagundurik.

Ordutegia:

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara.
  • Igande eta jaiegunak: 10:00etatik 13:30etara

Sarrera doan

Erakusketak Turismo Bulegotik du sarrera.

*****     *****     *****

Con la información obtenida en las intervenciones arqueológicas realizadas los últimos años en Getaria, el equipo del proyecto “Getaria 1209-2009″ ha organizado una exposición. Los que se acerquen a verla tendrán la oportunidad de adentrarse en la historia de esta villa ayudados de elementos descubiertos en las excavaciones.

Horario:

  • De martes a sábado: de 10:00 a 13:30 y de 16:30 a 19:30.
  • Domingos y festivos: de 10:00 a 13:30.

Entrada gratuita

La exposición se realiza desde la Oficina de Turismo.

*****     *****     *****

Telefonoak / Teléfonos:

  • Turismo bulegoa / oficina de turismo: 943 14 09 57
  • Getaria 1209-2009: 636 170 937
  • Getariako Udala / Ayuntamiento de Getaria: 943 89 60 24

Getaria: Gipuzkoako Kaia

getaria09| 2009-06-09 19:52

 

Getaria, babes-portua, itsasoari estuki lotua. Historiaurretik, itsasoa, bizigarri iturri: arrain, itsaski, beranduago baleak… Eta merkataritzari esker, gari, ardo, produktu exotikoak… Itsasoa, elkartruke ekonomiko eta kulturalen lokarri: ohitura erromatarren eraginetatik hasi eta behe Erdi Aroan Getariako portua betetzen zuten kanpotar  itsasontzietaraino. Itsasoa, gotortu beharreko muga, guda eszenatoki: 1638an, Malkorbeko badian dozena bat ontzi baino gehiago hondoratuak. Itsasoa, munduari bira ematen lehena izan zen Juan Sebastian Elkano bezalako mitoen sorburu.

Getaria, Gipuzkoako portua. Bere historia, 1397. urtean bertako parrokiako pareten artean jaio zen Probintziaren historiari loturik dago. Hiribilduaria ospea eman zioten Probintziaren garapen ekonomikoaren eta itsasoz bestaldeko enpresen partaide izango da. Baita bere gatazka militarren eszenatoki ere, Getariak jasan dituen zenbait suteen sorburu, bertako agiritegietan gorderiko dokumentu historikoekin bukatuz.

Getariako historia, portu baten historia da, beti itsasoaren eta lurraren artean. Bere aztarnak lur-azpian irakur daitezke, bertako elizen, etxeen eta kaleen azpian, baina baita bere eraikinen paretetan ere. Bere herentzia, ezagun egin duen gastronomian, kontserba industrien presentzian eta bertako biztanleen lan eta egunerokotasunean aurki dezakegu.

Bisita Gidatuak / Visitas Guiadas

getaria09| 2009-05-30 16:13

Getariako historia eta artea ezagutzeko bi proposamen

Getariako Sustraiak: Bisita arkeologiko honen bitartez Getariako historian murgildu zaitez. Azken urteetan arkeologoek Zarautz Jauregian eta parrokiko kriptan buruturiko lanetara hurbiltzeko aukera paregabea.

Salbatore Deuna, katedral txiki bat: Salbatore Deuna elizan barrena paseatu eta bere sekretuekin gozatu. Eraikinaren arkitekturan barneratuz bere historiara gerturatzeko aukera ezin hobea.

Bisiten Ordutegia: Asteartetik ostiralera 12:00tan eta 16:30

Sarreren prezioa: Arrunta 3 euro; Murriztua 1,5 euro (12urtetik beherakoak eta jubilatuak).

Bisitaren erreserba aldez aurretik astebeteko epearekin egitea beharrezkoa da (web orriaren bitartez, info@getaria.info helbide elektronikoaren bitartez edo eta 636 170 937 telefonoan). Bisita hauek euskaraz edo erdaraz egiten dira eta taldeak 6 eta 12 pertsona bitartekoak izango dira.

( Oinetako erosoekin etortzea komeni da. )

***** ***** ***** *****

Propuestas para conocer la historia y el arte de Getaria

Las raíces de Getaria: Sumérgete en la historia de Getaria a través de esta visita arqueológica. Bonita oportunidad para acercarte a los trabajos que los arqueólogos han realizado en Zarautz Jauregia y en la cripta de la parroquia.

San Salvador, una pequeña catedral: Recorre la iglesia de San Salvador y sorpréndete con sus secretos. Fascinante oportunidad para conocer la historia del edificio adentrándote en su arquitectura.

Horario de Visitas: de martes a viernes a las 12:00 y a las16:30

Precio de la entrada: Normal 3 euros; Reducida: 1,5 euros (Menores de 12 años y jubilados).

Es necesario que la reserva de la visita se realice con una semana de antelación (mediante la página web, el correo electrónico info@getaria.info o el teléfono 636 170 937). Las visitas se realizan en euskara o castellano y los grupos son de 6 a 12 personas.

( Se recomienda venir con calzado cómodo. )

Hitzaldi zikloa

getaria09| 2009-04-21 14:32

800. urteurrena dela eta herriko historian sakontzeko hitzaldi zikloa antolatu da Getarian. Hitzaldi guztiak 19:30etatik aurrera izango dira udaletxeko udalbatzar aretoan.

Hona hemen hitzaldien egutegia:

  • Martxoak 26: Erromanizazioa eta ondorengo mendeak. Mahai-ingurua. Hizlariak: Xabier Alberdi (historian doktorea eta Zehazteneko arduraduna) eta Jesus M. Perez (arkeologoa eta Zehazteneko arduraduna).
  • Apirilak 23: Erdi Aroa eta Aro Berria: Itsasoa XV-XIX. mendeetan zehar. Hizlariak: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua) eta Xabier Alberdi (historian doktorea eta Zehazteneko arduraduna).
  • Maiatzak 6: Erlijiotasuna Getariako nekazari eta marinelen bizitzan. Hizlaria: Emeterio Sorazu (apaiz zerbitzaria, irakaslea, euskal ohituren aztertzailea, eta antropologoa).
  • Maiatzak 15: Getaria antzinateko euskararen argibide: izena eta izana. Hizlaria: Joaquin Gorrotxategi (Hizkuntzalaritza Indieuroparrean katedraduna).
  • Ekainak 18: Nekazaritza: mahasgintza eta txakolina. Hizlaria: Iñaki Txueka (Txomin Etxaniz txakolindegiko arduraduna eta enologoa).
  • Uztailak 9: Konbentzioa Getarian: XIX. mende amaierako gertakariak. Hizlaria: Joseba Goñi (Deustuko Unibertsitateko irakaslea).
  • Uztailak 16: Karlismoa Getarian. Hizlaria: Carlos Rilova (Historian doktore).
  • Irailak 17: Getariaren fundazioa. Hizlariak: Jose Luis Orella (Deustuko Unibertsitatetik Erdi Aroaren historian katedraduna eta EHUtik Zuzenbidearen historian katedraduna), Jesus M. Perez (arkeologoa eta Zehazteneko arduraduna) eta Roldan Jimeno (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea).
  • Urriak 8: Arkitektura eta urbanismoa:

- Eliza. Hizlaria: Mertxe Urteaga (Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria eta Arkeolaneko zuzendaria).

- Arkitektura zibila eta hirigintza. Hizlaria: Ismael Manterola (EHU-ko Arte Historiako irakaslea).

  • Urriak 22:

- Elkano. Hizlaria: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua)

- Medikuntza eta gaixotasunak XVI. mendean. Nabigazio luzeak. Hizlaria: Jose Maria Urkia (sendagilea eta EHU-ko medikuntza historiaren irakaslea).

  • Azaroak 19: Getariako ospitale eta sorospena. XIX. mende amaieran herrian izandako gertakariei buruz hitz egingo da. Hizlaria: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua).
  • Abenduak 17:

- Ontzigintza. Hizlaria: Xabier Agote (Albaola elkarteko arduraduna eta ontzigintza tradizionalean aditua).

- Itsas tresnak. Hizlaria: Pello Iribar (arrantza teknika tradizionaletan aditua).

2009an, zer? / ¿En el 2009, qué?

getaria09| 2009-02-04 10:21

2009. urte honetan Gaztelako Alfonso VIII. erregeak Getariari foru gutuna eman izanaren zortzi mende betetzen dira; aukera aproposa da Getariaren historiari buruz hausnartu eta hipotesi eta ondorio berriak plazaratzeko.

“Getaria, Gipuzkoako Kaia, 1209-2009″ proiektuko kideek aukera hau aprobetxatu nahi izan dute bertan burutu dituzten lan arkeologiko eta historikoen emaitzak ezagutzera emateko. Horretarako, bi ekintza nagusi antolatuko dira:

  • Getariako historiari buruzko erakusketa.
  • Proiektuaren barruan buruturiko lan desberdinen emaitzez osatuko den publikazioa.

Egun hauetan lan-talde osoa buru belarri dabil hauek antolatzen. Aurrerago honen inguruko informazioa eskaintzen joango gara.

***** ***** *****

En el 2009 se cumplen 800 años desde que Alfonso VIII de Castilla concediera la carta puebla a Getaria. Es, por ello, un momento adecuado para reflexionar sobre la historia de Getaria y dar a conocer nuevas hipótesis y resultados.

El equipo de “Getaria, Puerto de Gipuzkoa, 1209-2009″ ha querido aprovechar esta oportunidad para difundir los resultados obtenidos de los trabajos histórico-arqueológicos realizados en la villa. Con este fin, se prevé la organización de dos acciones principales:

  • Exposición sobre la historia de Getaria.
  • Publicación que recogerá los resultados de las investigaciones realizadas.

Actualmente, el equipo del proyecto está volcado en los preparativos de estos eventos de los que próximamente informaremos más detalladamente.

Getariko Eskolako Ikasleen Bisita

getaria09| 2008-09-12 16:50

Irailaren 11 eta 12an, Getariako eskolako ikasleek beren herriko historia eta arteari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten. “Getariako sustraiak” eta “Salbatore Deuna, katedral txiki bat” bisitak burutu zituzten talde desberdinetan antolaturik.

Proiektuko lan taldearentzat pozgarria izan zen herriko gaztetxoak gure azalpenak arreta handiz nola jarraitzen zituzten ikustea. Txoko honetatik agur bero bat luzatzen dizuegu guztioi. 


Hasi dira Getariako Bisita Gidatuak

getaria09| 2008-06-23 17:25

Bista hauek, ateak ireki eta lehenengo astean ikusmin handia sortu dute herritarrengan. Gerturatu direnak Salbatore Deuna elizako txoko berriak eta Getariako historiari buruzko datu berriak ezagutzeko aukera izan dute. Getariako herritarrek sorpresa atsegina eraman dute herrian bertan duten historia eta artea sakonago ezagutu dutenean.

Salbatore Deuna elizako indusketa

getaria09| 2008-06-16 12:45

“Getariako Sustraiak” izena daraman bisita gidatuan Zarautz Jauregian eta Salbatore Deuna elizan egin diren indusketak ezagutzeko aukera dago. Hona hemen elizako kriptan topatutakoaren berri.

Salbatore Deuna parrokiaren azpian 1996-an egindako indusketetan Goi Erdi Aroko elizatxoaren aztarnak topatu ziren. Indusketa berdinean eliza honen inguruan kokaturik zegoen hilerriaren aztarnak agertu dira. Hilobi hauek harlauzaz eginikoak dira eta XI eta XII. mendeetan koka ditzakegu.

Bisita gidatuaren bidez agertu diren aztarna guzti hauek bertan ikusteko aukera dago.

2007ko prentsa argitarapenak/ Publicaciones de prensa del 2007

getaria09| 2008-06-02 16:00

Pasa den 2007an Getaria 1209-2009 proiektuaren bigarren faseari ekin zitzaion, udaren hasieran Getariko Askizuko auzoko San Martin de Tours elizan eta San Prudentzio ermitako indusketa lanekin batera, San Anton mendiko kata eta prospekzio lanak ahaztu gabe. Komunikabideek lan hauen hasiera eta bere aurrerapenen berri eman zuten, Zarautz Jauregiko indusketari buruzko erakusketa eta beste berri batzuez gain. Hona hemen aldizkari eta egunkari desberdinek 2007. urtean argitaratutako berriak.

*****

En el pasado 2007 se procedió a realizar la segunda fase del proyecto Getaria 1209-2009, con el inicio, a comienzos del verano, de las excavaciones en la iglesia de San Martín de Tours y la ermita de San Prudencio, en el barrio de Askizu, además de una campaña de prospección y catas en el monte de San Antón. La prensa publicó ciertos artículos en los que daban cuenta del inicio y desarrollo de las mencionadas actividades, las visitas guiadas al yacimiento del Palacio de Zarautz y otras noticias relacionadas. A continuación se citan las noticias que se publicaron el dicho año en distintas revistas y periódicos.

2007ko martxoak 11/ 11 de febrero del 2007

DIARIO VASCO: Datorren ostiralean amaituko dira indusketa lanak eta bisita gidatuak Zarautz Jauregian

2007ko martxoan 20/ 20 de marzo del 2007

DEIA: La investigación de Zarautz Jauregia muestra la Getaria real de hace dos mil años

DIARIO VASCO: La historia de la costa guipuzcoana en un solar

GARA: El mar fue el elemento articulador de la costa de Gipuzkoa en época romana

2007ko ekainak 7/ 7 de junio del 2007

DIARIO VASCO: La Diputación destinará la mayor parte del ‘1% cultural’ a Getaria

DEIA: Gipuzkoa destinará el ‘1% cultural’ a desarrollar siete grandes proyectos

NOTICIAS DE GIPUZKOA: La Diputación reinvierte 1,28 millones del 1% cultural

ARQUEOLOGÍA MEDIEVAL: La Diputación destinará la mayor parte del ‘1% cultural’ a Getaria

2007ko uztailak 14/ 14 de julio del 2007

HITZA: Indusketak egiten hasiko dira datorren astean Askizuko elizan

2007ko abuztuak 4/ 4 de agosto del 2007

HITZA: Zarautz Jauregiko indusketei buruzko erakusketa zabalik da

2007ko abuztuak 12/ 12 de agosto del 2007

DIARIO VASCO: Askizuko elizako indusketa lanak oso aurreratuta doaz

2007ko irailak 27/ 27 de septiembre del 2007

DIARIO VASCO: Indusketak San Prudentzio ermitan

DIARIO VASCO: San Prudentzio ermitako indusketa arkeologikoak datorren astetik aurrera hasiko dituzte

2007ko azaroak 18/ 18 de noviembre del 2007

DIARIO VASCO: San Prudentzio auzoko ermitan indusketa lanak amaituta eta lurra dagoeneko berriz estalita