Other posts related to eliza

Erakusketa eta Bisita Gidatuak / Exposición y Visitas Guiadas

getaria09| 2009-06-22 9:51

Bisita Gidatuak / Visitas Guiadas

getaria09| 2009-05-30 16:13

Getariako historia eta artea ezagutzeko bi proposamen

Getariako Sustraiak: Bisita arkeologiko honen bitartez Getariako historian murgildu zaitez. Azken urteetan arkeologoek Zarautz Jauregian eta parrokiko kriptan buruturiko lanetara hurbiltzeko aukera paregabea.

Salbatore Deuna, katedral txiki bat: Salbatore Deuna elizan barrena paseatu eta bere sekretuekin gozatu. Eraikinaren arkitekturan barneratuz bere historiara gerturatzeko aukera ezin hobea.

Bisiten Ordutegia: Asteartetik ostiralera 12:00tan eta 16:30

Sarreren prezioa: Arrunta 3 euro; Murriztua 1,5 euro (12urtetik beherakoak eta jubilatuak).

Bisitaren erreserba aldez aurretik astebeteko epearekin egitea beharrezkoa da (web orriaren bitartez, info@getaria.info helbide elektronikoaren bitartez edo eta 636 170 937 telefonoan). Bisita hauek euskaraz edo erdaraz egiten dira eta taldeak 6 eta 12 pertsona bitartekoak izango dira.

( Oinetako erosoekin etortzea komeni da. )

***** ***** ***** *****

Propuestas para conocer la historia y el arte de Getaria

Las raíces de Getaria: Sumérgete en la historia de Getaria a través de esta visita arqueológica. Bonita oportunidad para acercarte a los trabajos que los arqueólogos han realizado en Zarautz Jauregia y en la cripta de la parroquia.

San Salvador, una pequeña catedral: Recorre la iglesia de San Salvador y sorpréndete con sus secretos. Fascinante oportunidad para conocer la historia del edificio adentrándote en su arquitectura.

Horario de Visitas: de martes a viernes a las 12:00 y a las16:30

Precio de la entrada: Normal 3 euros; Reducida: 1,5 euros (Menores de 12 años y jubilados).

Es necesario que la reserva de la visita se realice con una semana de antelación (mediante la página web, el correo electrónico info@getaria.info o el teléfono 636 170 937). Las visitas se realizan en euskara o castellano y los grupos son de 6 a 12 personas.

( Se recomienda venir con calzado cómodo. )

San Martin eta San Prudentzio

getaria09| 2008-09-05 10:00

Askizuko bailarako parrokia da San Martin eliza eta San Prudentzio bertako baseliza. San Martin parrokia Gipuzkoako eliza gotiko ederrenetako bat izateaz gain estilo horren adierazpen zaharrena da, XIII. mendean koka dezakegularik bere burualdearen eraikuntza. Bietan 2007-an egindako indusketa arkeologikoetan aurkikuntza garrantzitsuak burutu dira.

  • San Martinen Goi Erdi Aroko hilerrian barne haitzetan zizelkatutako hilobi antropomorfoak aurkitu dira, Gipuzkoan bakarrak.
  • San Prudentzion benetan ezohizkoak diren erritualak dokumentatu dira: XIV. mendean koka daitekeen janzkera pertsonaleko elementuz osatutako altxorra, baseliza batean ohikoak ez diren hilobiratzeak eta abar.

Bisita Gidatuak Aurkezteko Prentsaurrekoa

getaria09| 2008-06-24 10:04

Ekainaren 23 astelehena, Uda honetarako Getarian antolatu diren erakusketa eta bisita gidatuen aurkezpen ofiziala izan da. Bertara herriko zenbait ostalari eta prentsa gonbidatu dira eta Joan Sebastian Elkano marinelari buruzko erakusketaren aurkezpenarekin hasi da ibilbidea. Erakusketa honetan Elkanoren bizitza eta honek buruturiko bidaia famatuaren berri ematen da.

Ondoren, gonbidatuek, Getariako Sustraiak eta Salbatore Deuna, Katedral txiki bat bisita gidatuen berri izan dute. Zarautz Jauregian, Getariak izan duen 2000 urteetako historia ezagutu dute. Askorentzat sorpresa bat izan da arkeologoek Getarian atera dituzten arrasto eta materialak ikustea.

Bisitariak Salbatore Deuna elizaruntz habiatu dira templu honen arkitekturaren eta historiaren berri izateko. Bertako aztarnategian agertu zen eliza zaharraren paretek eta hilerriak templu honen lehen notiziak eman dizkie. Bere historia eta arkitektura ezagutzen jarraitzeko triforio, alboko nabe, kanpandorre eta erronda bidean zehar ibili dira.

Bukatzeko, itsasoko produktuak dastatzeko aukera izan dute Udaletxean antolatu den lunch-ean. Getarian izanik, prentsaurrekoari ezin zitzaion bukaera aproposagorik eman.

Hasi dira Getariako Bisita Gidatuak

getaria09| 2008-06-23 17:25

Bista hauek, ateak ireki eta lehenengo astean ikusmin handia sortu dute herritarrengan. Gerturatu direnak Salbatore Deuna elizako txoko berriak eta Getariako historiari buruzko datu berriak ezagutzeko aukera izan dute. Getariako herritarrek sorpresa atsegina eraman dute herrian bertan duten historia eta artea sakonago ezagutu dutenean.

Salbatore deuna, katedral txiki bat

getaria09| 2008-06-20 21:26

Triforioan barrenaSalbatore Deuna parroki-eliza Gipuzkoako gotiko estiloaren adierazpen nagusiena da. Gaur egun ikus dezakegun eraikuntza XV.mende osoan zehar eraiki zen.

Lehenago zegoen eliza ere benetan esanguratsua zen Erdi Aroko gipuzkoarrentzat. Bertan Gipuzkoarren itsas jarduera nagusiei buruzko dokumentu garrantzitsuenak gordetzen ziren. Gainera, 1397an bertan bildu zen gipuzkoarren ordezkarien batzarra, Probintziaren sorburu izan zen Gipuzkoako Hermandadeari sorrera eman ziona.

Salbatore deunak katedral gotiko txiki baten izaerari dagozkion elementu arkitektoniko ugari biltzen ditu. Altuera eta hedapen desberdina duten erdiko eta albotako nabeek gurutze gangak dituzte. Ganga horien pisua horma nagusietatik kontrafuerteetara bideratzeko arbotanteez baliatzen da. Ondorioz, hormak oso meheak dira, leiho eta triforio zabalez zulatuak. Triforioak erdiko nabearen perimetro osoan zehar hedatzen dira, beren antzinako zeregin nagusia leiho handietara iristeko bidea erraztea zelarik. Aipagarria da, eliza honek, bi triforio dituela (bata bestearen gainean) eta alboko nabeetako gangen gainean bi areto zabal daudela. Guzti honetaz gain, erdiko nabearen gailurrean kanpotik dihoan erronda bide bat dauka.

Salbatore Deuna elizako indusketa

getaria09| 2008-06-16 12:45

“Getariako Sustraiak” izena daraman bisita gidatuan Zarautz Jauregian eta Salbatore Deuna elizan egin diren indusketak ezagutzeko aukera dago. Hona hemen elizako kriptan topatutakoaren berri.

Salbatore Deuna parrokiaren azpian 1996-an egindako indusketetan Goi Erdi Aroko elizatxoaren aztarnak topatu ziren. Indusketa berdinean eliza honen inguruan kokaturik zegoen hilerriaren aztarnak agertu dira. Hilobi hauek harlauzaz eginikoak dira eta XI eta XII. mendeetan koka ditzakegu.

Bisita gidatuaren bidez agertu diren aztarna guzti hauek bertan ikusteko aukera dago.

Prestaketak - Preparativos

admin| 2008-05-14 12:35

Getaria 1209-2009 proiektuko lan taldea, ekainaren 17erako dena prest egon dadin lanean murgilduta dabil buru belarri. Data horretan hasiko diren bisita gidatuen ibilbidea txukuntzen dabiltza egunotan. Ez da oso lan atsegina, baina bai beharrezkoa. Hau da hauts pila!!! Hona hemen proiektuko kideak Getariako Salbador Deuna elizaren txokoak txukuntzen.

El equipo del proyecto Getaria 1209-2009, trabaja para que todo esté dispuesto para el 17 de junio. Estos días están acondicionando los recorridos de las visitas guiadas que comenzarán en dicha fecha. No es un trabajo muy agradable pero sí necesario. ¡Había polvo de siglos! Aquí tenéis a los trabajadores del proyecto en pleno proceso de limpieza de la iglesia de San Salvador.