Other posts related to elkano

Elkanori Buruzko Erakusketa

getaria09| 2008-06-26 15:24

Getariako udalak Elkanorekin zuen zorra kitatu nahi izan du honi buruzko “Primus Circumdedisti me” izena daraman erakusketa interesgarri bat antolatuz. Bertan, itsas gizon ospetsu honen eta munduaren inguruan egin zuen bidaiaren inguruko informazioa eskaintzen da.

Elkano, 1518an Sevillara iritsi zen eta Magalhaesen espedizioan izena eman zuen, Concepcion ontziko maestre moduan. Flotak liderra galdu eta norabidean huts egin zuenean, Elkanok kapitain postua hartu zuen. Getariako seme honek espedizioaren helburua ez ezik, itsas-bidaien historiako ekintza gogoangarriena burutu zuen.

Erakusketa hau Asteartetik larunbatera 10:15etatik 13:30ak arte eta 16:00etatik 19ak arte bisita daiteke eta Igande eta jaiegunetan 10:15etatik 13:30ak arte.

Bisita Gidatuak Aurkezteko Prentsaurrekoa

getaria09| 2008-06-24 10:04

Ekainaren 23 astelehena, Uda honetarako Getarian antolatu diren erakusketa eta bisita gidatuen aurkezpen ofiziala izan da. Bertara herriko zenbait ostalari eta prentsa gonbidatu dira eta Joan Sebastian Elkano marinelari buruzko erakusketaren aurkezpenarekin hasi da ibilbidea. Erakusketa honetan Elkanoren bizitza eta honek buruturiko bidaia famatuaren berri ematen da.

Ondoren, gonbidatuek, Getariako Sustraiak eta Salbatore Deuna, Katedral txiki bat bisita gidatuen berri izan dute. Zarautz Jauregian, Getariak izan duen 2000 urteetako historia ezagutu dute. Askorentzat sorpresa bat izan da arkeologoek Getarian atera dituzten arrasto eta materialak ikustea.

Bisitariak Salbatore Deuna elizaruntz habiatu dira templu honen arkitekturaren eta historiaren berri izateko. Bertako aztarnategian agertu zen eliza zaharraren paretek eta hilerriak templu honen lehen notiziak eman dizkie. Bere historia eta arkitektura ezagutzen jarraitzeko triforio, alboko nabe, kanpandorre eta erronda bidean zehar ibili dira.

Bukatzeko, itsasoko produktuak dastatzeko aukera izan dute Udaletxean antolatu den lunch-ean. Getarian izanik, prentsaurrekoari ezin zitzaion bukaera aproposagorik eman.