Getaria, babes-portua, itsasoari estuki lotua. Historiaurretik, itsasoa, bizigarri iturri: arrain, itsaski, beranduago baleak… Eta merkataritzari esker, gari, ardo, produktu exotikoak… Itsasoa, elkartruke ekonomiko eta kulturalen lokarri: ohitura erromatarren eraginetatik hasi eta behe Erdi Aroan Getariako portua betetzen zuten kanpotar itsasontzietaraino. Itsasoa, gotortu beharreko muga, guda eszenatoki: 1638an, Malkorbeko badian dozena bat ontzi baino gehiago hondoratuak. Itsasoa, munduari bira ematen lehena izan zen Juan Sebastian Elkano bezalako mitoen sorburu.
Getaria, Gipuzkoako portua. Bere historia, 1397. urtean bertako parrokiako pareten artean jaio zen Probintziaren historiari loturik dago. Hiribilduaria ospea eman zioten Probintziaren garapen ekonomikoaren eta itsasoz bestaldeko enpresen partaide izango da. Baita bere gatazka militarren eszenatoki ere, Getariak jasan dituen zenbait suteen sorburu, bertako agiritegietan gorderiko dokumentu historikoekin bukatuz.
Getariako historia, portu baten historia da, beti itsasoaren eta lurraren artean. Bere aztarnak lur-azpian irakur daitezke, bertako elizen, etxeen eta kaleen azpian, baina baita bere eraikinen paretetan ere. Bere herentzia, ezagun egin duen gastronomian, kontserba industrien presentzian eta bertako biztanleen lan eta egunerokotasunean aurki dezakegu.
Tags: arkeologia,arte,erakusketa,getaria,gipuzkoa,historia
Kategoriak / Categorias: Gizarteratzea - Difusión
0 erantzun / comentarios »