Other posts related to kultura

Bisita Gidatuak / Visitas Guiadas

getaria09| 2009-05-30 16:13

Getariako historia eta artea ezagutzeko bi proposamen

Getariako Sustraiak: Bisita arkeologiko honen bitartez Getariako historian murgildu zaitez. Azken urteetan arkeologoek Zarautz Jauregian eta parrokiko kriptan buruturiko lanetara hurbiltzeko aukera paregabea.

Salbatore Deuna, katedral txiki bat: Salbatore Deuna elizan barrena paseatu eta bere sekretuekin gozatu. Eraikinaren arkitekturan barneratuz bere historiara gerturatzeko aukera ezin hobea.

Bisiten Ordutegia: Asteartetik ostiralera 12:00tan eta 16:30

Sarreren prezioa: Arrunta 3 euro; Murriztua 1,5 euro (12urtetik beherakoak eta jubilatuak).

Bisitaren erreserba aldez aurretik astebeteko epearekin egitea beharrezkoa da (web orriaren bitartez, info@getaria.info helbide elektronikoaren bitartez edo eta 636 170 937 telefonoan). Bisita hauek euskaraz edo erdaraz egiten dira eta taldeak 6 eta 12 pertsona bitartekoak izango dira.

( Oinetako erosoekin etortzea komeni da. )

***** ***** ***** *****

Propuestas para conocer la historia y el arte de Getaria

Las raíces de Getaria: Sumérgete en la historia de Getaria a través de esta visita arqueológica. Bonita oportunidad para acercarte a los trabajos que los arqueólogos han realizado en Zarautz Jauregia y en la cripta de la parroquia.

San Salvador, una pequeña catedral: Recorre la iglesia de San Salvador y sorpréndete con sus secretos. Fascinante oportunidad para conocer la historia del edificio adentrándote en su arquitectura.

Horario de Visitas: de martes a viernes a las 12:00 y a las16:30

Precio de la entrada: Normal 3 euros; Reducida: 1,5 euros (Menores de 12 años y jubilados).

Es necesario que la reserva de la visita se realice con una semana de antelación (mediante la página web, el correo electrónico info@getaria.info o el teléfono 636 170 937). Las visitas se realizan en euskara o castellano y los grupos son de 6 a 12 personas.

( Se recomienda venir con calzado cómodo. )

Hitzaldi zikloa

getaria09| 2009-04-21 14:32

800. urteurrena dela eta herriko historian sakontzeko hitzaldi zikloa antolatu da Getarian. Hitzaldi guztiak 19:30etatik aurrera izango dira udaletxeko udalbatzar aretoan.

Hona hemen hitzaldien egutegia:

  • Martxoak 26: Erromanizazioa eta ondorengo mendeak. Mahai-ingurua. Hizlariak: Xabier Alberdi (historian doktorea eta Zehazteneko arduraduna) eta Jesus M. Perez (arkeologoa eta Zehazteneko arduraduna).
  • Apirilak 23: Erdi Aroa eta Aro Berria: Itsasoa XV-XIX. mendeetan zehar. Hizlariak: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua) eta Xabier Alberdi (historian doktorea eta Zehazteneko arduraduna).
  • Maiatzak 6: Erlijiotasuna Getariako nekazari eta marinelen bizitzan. Hizlaria: Emeterio Sorazu (apaiz zerbitzaria, irakaslea, euskal ohituren aztertzailea, eta antropologoa).
  • Maiatzak 15: Getaria antzinateko euskararen argibide: izena eta izana. Hizlaria: Joaquin Gorrotxategi (Hizkuntzalaritza Indieuroparrean katedraduna).
  • Ekainak 18: Nekazaritza: mahasgintza eta txakolina. Hizlaria: Iñaki Txueka (Txomin Etxaniz txakolindegiko arduraduna eta enologoa).
  • Uztailak 9: Konbentzioa Getarian: XIX. mende amaierako gertakariak. Hizlaria: Joseba Goñi (Deustuko Unibertsitateko irakaslea).
  • Uztailak 16: Karlismoa Getarian. Hizlaria: Carlos Rilova (Historian doktore).
  • Irailak 17: Getariaren fundazioa. Hizlariak: Jose Luis Orella (Deustuko Unibertsitatetik Erdi Aroaren historian katedraduna eta EHUtik Zuzenbidearen historian katedraduna), Jesus M. Perez (arkeologoa eta Zehazteneko arduraduna) eta Roldan Jimeno (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea).
  • Urriak 8: Arkitektura eta urbanismoa:

- Eliza. Hizlaria: Mertxe Urteaga (Oiasso Erromatar Museoko zuzendaria eta Arkeolaneko zuzendaria).

- Arkitektura zibila eta hirigintza. Hizlaria: Ismael Manterola (EHU-ko Arte Historiako irakaslea).

  • Urriak 22:

- Elkano. Hizlaria: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua)

- Medikuntza eta gaixotasunak XVI. mendean. Nabigazio luzeak. Hizlaria: Jose Maria Urkia (sendagilea eta EHU-ko medikuntza historiaren irakaslea).

  • Azaroak 19: Getariako ospitale eta sorospena. XIX. mende amaieran herrian izandako gertakariei buruz hitz egingo da. Hizlaria: Fernando Txueka (sendagilea eta Getariako historian aditua).
  • Abenduak 17:

- Ontzigintza. Hizlaria: Xabier Agote (Albaola elkarteko arduraduna eta ontzigintza tradizionalean aditua).

- Itsas tresnak. Hizlaria: Pello Iribar (arrantza teknika tradizionaletan aditua).

2009an, zer? / ¿En el 2009, qué?

getaria09| 2009-02-04 10:21

2009. urte honetan Gaztelako Alfonso VIII. erregeak Getariari foru gutuna eman izanaren zortzi mende betetzen dira; aukera aproposa da Getariaren historiari buruz hausnartu eta hipotesi eta ondorio berriak plazaratzeko.

“Getaria, Gipuzkoako Kaia, 1209-2009″ proiektuko kideek aukera hau aprobetxatu nahi izan dute bertan burutu dituzten lan arkeologiko eta historikoen emaitzak ezagutzera emateko. Horretarako, bi ekintza nagusi antolatuko dira:

  • Getariako historiari buruzko erakusketa.
  • Proiektuaren barruan buruturiko lan desberdinen emaitzez osatuko den publikazioa.

Egun hauetan lan-talde osoa buru belarri dabil hauek antolatzen. Aurrerago honen inguruko informazioa eskaintzen joango gara.

***** ***** *****

En el 2009 se cumplen 800 años desde que Alfonso VIII de Castilla concediera la carta puebla a Getaria. Es, por ello, un momento adecuado para reflexionar sobre la historia de Getaria y dar a conocer nuevas hipótesis y resultados.

El equipo de “Getaria, Puerto de Gipuzkoa, 1209-2009″ ha querido aprovechar esta oportunidad para difundir los resultados obtenidos de los trabajos histórico-arqueológicos realizados en la villa. Con este fin, se prevé la organización de dos acciones principales:

  • Exposición sobre la historia de Getaria.
  • Publicación que recogerá los resultados de las investigaciones realizadas.

Actualmente, el equipo del proyecto está volcado en los preparativos de estos eventos de los que próximamente informaremos más detalladamente.

Getariko Eskolako Ikasleen Bisita

getaria09| 2008-09-12 16:50

Irailaren 11 eta 12an, Getariako eskolako ikasleek beren herriko historia eta arteari buruz gehiago jakiteko aukera izan zuten. “Getariako sustraiak” eta “Salbatore Deuna, katedral txiki bat” bisitak burutu zituzten talde desberdinetan antolaturik.

Proiektuko lan taldearentzat pozgarria izan zen herriko gaztetxoak gure azalpenak arreta handiz nola jarraitzen zituzten ikustea. Txoko honetatik agur bero bat luzatzen dizuegu guztioi. 


San Martin eta San Prudentzio

getaria09| 2008-09-05 10:00

Askizuko bailarako parrokia da San Martin eliza eta San Prudentzio bertako baseliza. San Martin parrokia Gipuzkoako eliza gotiko ederrenetako bat izateaz gain estilo horren adierazpen zaharrena da, XIII. mendean koka dezakegularik bere burualdearen eraikuntza. Bietan 2007-an egindako indusketa arkeologikoetan aurkikuntza garrantzitsuak burutu dira.

  • San Martinen Goi Erdi Aroko hilerrian barne haitzetan zizelkatutako hilobi antropomorfoak aurkitu dira, Gipuzkoan bakarrak.
  • San Prudentzion benetan ezohizkoak diren erritualak dokumentatu dira: XIV. mendean koka daitekeen janzkera pertsonaleko elementuz osatutako altxorra, baseliza batean ohikoak ez diren hilobiratzeak eta abar.

400 Bisitari Baino Gehiago

getaria09| 2008-08-26 16:40

Ekainaren 15ean hasi ziren Getariako historia eta artea ezagutzeko antolatutako bisita gidatuak. Bai “Getariako Sustraiak” izena daraman bisita gidatuak eta baita “Salbatore Deuna, katedral txiki bat” izena daraman bisita historiko-artistikoak interesa piztu dute getariarren eta bisitarien artean. Hau horrela, etengabeko bisitari jarioa dago “Getaria 1209-2009″ proiektuak kale nagusian duen bulegoan.

Egun hauetan kontu kontari ibili gara eta 400 bisitari baino gehiago izan ditugula konturatu gara. Lehenengo urtea izateko eta Uda oraindik ez dela bukatu kontutan hartuz ez dago batere gaizki, ezta?

Album Berria Blogean/Nuevo Álbum en el Blog

getaria09| 2008-07-01 12:01

Argazki album berria sortu dugu gure blogean. Bertan, bisita gidatuetako argazkiak jartzen joango gara.

***** ***** *****

Hemos creado un nuevo álbum de fotos en nuestro blog para ir colocando fotos de las visitas guiadas.

Elkanori Buruzko Erakusketa

getaria09| 2008-06-26 15:24

Getariako udalak Elkanorekin zuen zorra kitatu nahi izan du honi buruzko “Primus Circumdedisti me” izena daraman erakusketa interesgarri bat antolatuz. Bertan, itsas gizon ospetsu honen eta munduaren inguruan egin zuen bidaiaren inguruko informazioa eskaintzen da.

Elkano, 1518an Sevillara iritsi zen eta Magalhaesen espedizioan izena eman zuen, Concepcion ontziko maestre moduan. Flotak liderra galdu eta norabidean huts egin zuenean, Elkanok kapitain postua hartu zuen. Getariako seme honek espedizioaren helburua ez ezik, itsas-bidaien historiako ekintza gogoangarriena burutu zuen.

Erakusketa hau Asteartetik larunbatera 10:15etatik 13:30ak arte eta 16:00etatik 19ak arte bisita daiteke eta Igande eta jaiegunetan 10:15etatik 13:30ak arte.

Bisita Gidatuak Aurkezteko Prentsaurrekoa

getaria09| 2008-06-24 10:04

Ekainaren 23 astelehena, Uda honetarako Getarian antolatu diren erakusketa eta bisita gidatuen aurkezpen ofiziala izan da. Bertara herriko zenbait ostalari eta prentsa gonbidatu dira eta Joan Sebastian Elkano marinelari buruzko erakusketaren aurkezpenarekin hasi da ibilbidea. Erakusketa honetan Elkanoren bizitza eta honek buruturiko bidaia famatuaren berri ematen da.

Ondoren, gonbidatuek, Getariako Sustraiak eta Salbatore Deuna, Katedral txiki bat bisita gidatuen berri izan dute. Zarautz Jauregian, Getariak izan duen 2000 urteetako historia ezagutu dute. Askorentzat sorpresa bat izan da arkeologoek Getarian atera dituzten arrasto eta materialak ikustea.

Bisitariak Salbatore Deuna elizaruntz habiatu dira templu honen arkitekturaren eta historiaren berri izateko. Bertako aztarnategian agertu zen eliza zaharraren paretek eta hilerriak templu honen lehen notiziak eman dizkie. Bere historia eta arkitektura ezagutzen jarraitzeko triforio, alboko nabe, kanpandorre eta erronda bidean zehar ibili dira.

Bukatzeko, itsasoko produktuak dastatzeko aukera izan dute Udaletxean antolatu den lunch-ean. Getarian izanik, prentsaurrekoari ezin zitzaion bukaera aproposagorik eman.

Hasi dira Getariako Bisita Gidatuak

getaria09| 2008-06-23 17:25

Bista hauek, ateak ireki eta lehenengo astean ikusmin handia sortu dute herritarrengan. Gerturatu direnak Salbatore Deuna elizako txoko berriak eta Getariako historiari buruzko datu berriak ezagutzeko aukera izan dute. Getariako herritarrek sorpresa atsegina eraman dute herrian bertan duten historia eta artea sakonago ezagutu dutenean.