Other posts related to zarautz-jauregia

Bisita Gidatuak Aurkezteko Prentsaurrekoa

getaria09| 2008-06-24 10:04

Ekainaren 23 astelehena, Uda honetarako Getarian antolatu diren erakusketa eta bisita gidatuen aurkezpen ofiziala izan da. Bertara herriko zenbait ostalari eta prentsa gonbidatu dira eta Joan Sebastian Elkano marinelari buruzko erakusketaren aurkezpenarekin hasi da ibilbidea. Erakusketa honetan Elkanoren bizitza eta honek buruturiko bidaia famatuaren berri ematen da.

Ondoren, gonbidatuek, Getariako Sustraiak eta Salbatore Deuna, Katedral txiki bat bisita gidatuen berri izan dute. Zarautz Jauregian, Getariak izan duen 2000 urteetako historia ezagutu dute. Askorentzat sorpresa bat izan da arkeologoek Getarian atera dituzten arrasto eta materialak ikustea.

Bisitariak Salbatore Deuna elizaruntz habiatu dira templu honen arkitekturaren eta historiaren berri izateko. Bertako aztarnategian agertu zen eliza zaharraren paretek eta hilerriak templu honen lehen notiziak eman dizkie. Bere historia eta arkitektura ezagutzen jarraitzeko triforio, alboko nabe, kanpandorre eta erronda bidean zehar ibili dira.

Bukatzeko, itsasoko produktuak dastatzeko aukera izan dute Udaletxean antolatu den lunch-ean. Getarian izanik, prentsaurrekoari ezin zitzaion bukaera aproposagorik eman.

Zarautz Jauregiko Indusketa

getaria09| 2008-06-13 15:39

Uda honetarako prestatu diren bisita gidatuek informazio zabalagoa eskainiko duten arren, hona hemen Zarautz Jauregian azaldu ziren aztarnen inguruko apunte laburrak.

Jauregi honetan, Erromatar garaitik hasi eta XX. mende arterainoko jarraipen estratigrafikoa industu da. Lan hauek ondorengo aztarnak azaleratu dituzte:

  • Erromatar garaiko bizitoki baten aztarnak, itsasoz ekarritako zeramika ugari aipagarri direlarik.
  • Erdi Aroko etxola batzuen aztarnak.
  • 1209 an Getariako hiribildua sortuz gero eraikitako hirigintza programa.
  • Zarauz Ganboatar sendi indartsuaren jauregiak XV eta XVII. mendeen artean izandako bilakaeraren aztarna arkeologiko eta arkitektonikoak.
  • XVIII eta XX. mendeen arteko arrain kontserbagintza desberdinen aztarnak.
  • XIX. mendeko guda karlistetako kuarteltxo batek eragindako aztarnak.